XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da bihotza edo begiak erdibanatzea, zabaltzea baizen.

Nafarroa postal baten antzaz ageri zitzaion Bécquer-i.

Bertsoinak eta amentsak eskeini zizkien Fitero, Cascante, Tutera, Iruña, Erriberi edo Orreaga alderdiei.

Batzutan bertsoinak, beste batzutan amentsak, jakinmina guztietan.

Kritikarik ere, ezagutu nahi dena hola hornitu behar baita.

Nafarroa bezalako harriz eta arrazaz aintzinetik osatua den herria ez da, antzaz, poeta baten arimari hobe dagokion lekua; baina Bécquer-ek, haundien haunditasunaz, bertakoen mamiraino heltzen jakin zuen.

Nafarroako emakumeak izan zituen idazgai, bizirik zenean emakumeak hain buruhauste izan zituen hark.

Bera bezalakoak ziren hezur-haragizko gizaki haien misterio eta usadioak ikasi zituen.

Nafarroa bezalako herri bat maitatu behar da, halabeharrez. Baina batzutan maitatzen uzten ez duen bihotz hura bezalakoa da, ingurua oztopoz josten duelarik.

Fiteroko bainutokian bakea eta Erriberriko jauregian sua aurkitu zituen: Nafarroa agerian den mosaikoaren paregabetasuna.

Fabula edo istorioei buruzko solasaldi batean hasi behar baldin bazuen, sua eskatzeko bide arruntara jotzen zuen. Harropuzkeririk gabe herkideratu behar da nehor ez uxatzeko.

Bécquer-ek bere bizibide jenialari eutsi zion.

Atsekabea eta poza, nekealdiak eta itxaropenaldiak, Herio aurkia.

Sevilla sortzekotan, Madril hiltzekotan.

Veruela gorputzari eta ideiei atsedena emateko.

Nafarroa beste kabi bat zintzilikatzeko bere ainara-bihotzean.